Lorea Agirreren hitzaldiak zabalduko du UEU-ren ikasturtea

Lorea Agirreren hitzaldiak zabalduko du UEU-ren ikasturtea
2016/09/29 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 18:30ean egingo du UEUk 2016/2017 ikasturtearen hasiera-ekitaldia, Markeskua jauregian. Sarrera hitzaldia Lorea Agirre Dorronsoro JAKIN aldizkariko zuzendariak egingo du, "Egin izateko. Euskararen borroka feminista" izenburuari jarraituta. Ekitaldia streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da www.ueu.eus webgunean.