Lurraren klausulari buruzko bilera deitu dute eguaztenerako
2016/04/29
23:18
eta kitto!
Eguaztenerako (maiatzak 4) 19:00etan Portalean bilera deitu du Kaleratzeak Stop Debabarrenak, Lurraren Klausularen inguruan epaitegian salaketa ipini nahi dutenei horren inguruko informazioa emateko. Bileran plataformako abokatuak egongo dira, gai honen inguruan azalpenak emateko prest. Klausulak kaltetutakoak bilerara joatera animatu nahi dituzte eta, horrekin batera, maileguaren kontratuaren kopia eramatea gomendatu dute.
Maileguaren kontratuan jasota dagoen klausula horrek, hipoteka eskatu duenak zorra kitatu arte bankuari beti ordaindu beharko dion gutxieneko interesa, %3 eta %5 bitartekoa ezartzen du, Euriborrak gora ala behera egin duen kontuan izan barik eta iruzurtzat jotzen dute.