Maiatzaren Lehenerako mobilizazioak deitu ditu LAB sindikatuak

Maiatzaren Lehenerako mobilizazioak deitu ditu LAB sindikatuak
2016/04/25 22:32 eta kitto!
Gaur arratsaldean Untzagan egindako agerraldian, LAB sindikatuak Maiatzaren Lehenaren harira antolatu dituen ekitaldien berri eman dute. Aurten eskualdeka egingo dira ekimenak, "Langileok Martxan Eskubideak Aktibatuz" goiburuari jarraituta. Eguena (apirilak 28) Lan Osasunaren Eguna dela eta, Arrasaten kontzentrazioa egingo da, 12:00etan, eta arratsaldeko 16:00etan Bergaratik kotxekarabanan abiatuko dira, handik Antzuola eta Elgetara joateko.
Maiatzaren Lehenean, berriz, azken urteotako martxari jarraituta Eibarren izango da ekitaldi nagusia: Untzagatik manifestazioa abiatuko da, 12:00etan, eta amaieran ekitaldi sindikala egingo da. Langileen eguna herri bazkariarekin agurtuko dute (txartelak sindikatuaren egoitzetan daude salgai).

image

image