Maiatzeko azken asteburua beteko duen 52. Euskal Jaia aurkeztu dute

Maiatzeko azken asteburua beteko duen 52. Euskal Jaia aurkeztu dute
2017/05/19 11:10
eta kitto!
Atzo aurkeztu zuten 52. Euskal Jaia Klub Deportiboan eta, egitaraua osatzen duten ekitaldi gehienak maiatzeko azken asteburuan pilatuko diren arren, aurretik ere egingo dira hainbat jarduera. Etorriko diren guztietarako girotzen joateko biharko bertso bazkaria antolatu dute, 14:30ean Deporren, Amets Arzalluz, Oihana Iguaran eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin.

Bestalde, Euskal Jaiko asteburuan egingo diren kantu afarirako (27an, 21:30ean) zein bazkarirako (28an 14:30ean) txartelak Deporren salgai daude eta maiatzaren 25era arte egongo da erosteko aukera. Ume, ikasle eta langabetuek 10 euro ordaindu behar dituzte eta beharginek, berriz, 12 euro. Eta Arrate Kultur Elkartean talo ikastaroa eskainiko dute eguaztenean, 18:30etik 20:30era. Parte hartu nahi duenak aurretik izena eman beharko du, bulego ordutegian 943 202 299 telefono zenbakira deituta edo arratekultu@gmail.com helbidera idatzita. Eta astelehenetan Arrate Kultur Elkartean ematen ari diren larrain-dantza ikastaroan martxa betean dabiltza.

Bestela, datorren barixakutik domekara bitartean izango dira ekitaldi gehienak eta horien ordutegi eta informazio zehatza jarraian daukazue, egitarauan:

Maquetación 1

52. EUSKAL JAIA - EGITARAUA


APIRILAREN 24tik MAIATZAREN 22ra

LARRAIN-DANTZA IKASTAROA

Astelehenetan arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara

Arrate kultur elkartearen eskutik

 

MAIATZAK 20, LARUNBATA


Bertso bazkaria 14:30ean Deporren

Bertsolariak: Amets Arzalluz, Oihana Iguaran eta Beñat Gaztelumendi.

Sarrerak Deporren salgai 20€

 

MAIATZAK 24, ASTEAZKENA


Talo ikastaroa

Kulturalean arratsaldeko 18:30ean Arrate kultur elkartearen eskutik

 

MAIATZAK 26,  OSTIRALA


KALIAN JOLASIAN

Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Eibarko Bizikleta plazan.

5-8 urte bitarteko umeei, eta euren guraso eta familiei zuzendutako euskarazko jolasak.

Udaleko Euskara eta Gazteria sailaren eskutik. Jarraian, 19:00etan, bizikleta plazatik abiatuta kale animazioa BURRUNBA ELEKTROTXARANGArekin 21:00ak arte.

 

MAIATZAK 27, LARUNBATA


GOIZEAN


ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA

10:00etatik 14:00etara Toribio Etxebarria kalean,

Eibarko eta kanpoko artisauen azoka.

Eibartarrak:

1- Nieves Maidagan, birziklapena

2- Ahiztak, oihal margotuak

3- Eskulan, beira

4- Ana Orozko, osagarriak

5- Emendi, larrua

6- Igor Unanaue, txalapartak

7- Aitor Basterrika, tinte naturalak

8- Aittu, jantziak

9- Jesus Belaustegi, zeramika

10- Dabiba, maché papera

11j- Jone Perales, apainketa

12- Maria Baskaran, bitxigintza

13- Usua Anitua, bitxigintza

14- Maria Asun Fernandez, irudiztapena

15- Jone Olabarri, paperezko bitxiak

16- Susana Moral, poltsoak

17- Mikel Solas, jantziak

 

Kanpotarrak:

18-  Garbi, xaboi naturalak

19- Ana Musakola, krema naturalak

20- Richard Santana, resina eta birziklapena

21- Aurkene Pagalday,zilarra

22- Amalur, zilarra

23- Eguzkilore, harri naturalak

24- Baobeer, artisau garagardoa

25- Lola Altolagirre, arto hostoak

26- Sara Peñalba, larrua

27- Erika, umeendako jantziak

28- Rosa Etxabe, zeramika

29- Gabrek, jantziak

30- Guru, txotxongiloak

31- Sukia, abarkak

Partehartzeko tailerra : Sedaencoloren eskutik artilezko eskulanak, adin ezberdinetako bi saio.

Eibarko baserritarren azoka.

Baserritarrak:

-Gisasola

-Loixola

-Zelaikua

-Mendigoitxi

-Sumendixa Behekua

-Mandiola Gaiñekua

-Sosola

Eibart elkartea, Eibarko baserritarrak eta Debemen eskutik.

HERRI-KIROLAK + BERTSOLARIAK

Herri Kirolariak, herritarren eta eskolen arteko lehiaketa  bertsolari gazteekin animatuta.

Herri-kirolariak: Jon Loiola, Jose Martin Bustinza (Tubi), Irati Astondoa eta Irune Izko.

Eskolak: Mogel Isasi, Aldatze eta Itzio.

Egin beharrekoak:

-Lastoa jaso

-Ingudea

-Trontzan

-Aizkora

Bertsolariak: Aimar Goenaga eta Ane Zuazubizkar.

Goiz osoan zehar TALOPOSTUA

Dena Toribio Etxebarria kalean.

Kale animazioa kaleetan zehar Eibarko trikitilari gazteekin.

ARRATSALDEAN

TRIKIPOTEOA


Arratsaldeko 19:00ettik Guridi tabernatik abiatuta kantu afarira arte trikipoteoa Eibarko trikitilari gazteekin.


KANTU AFARIA

Untzagako karpan gaueko 21:30etan.

Elkarte gastronomikoen eskutik bertako baserrietako produktuekin. Kantuak taldeka Eibarko musikari desberdinek musikatuta eta ostean erromeria Jainaga eta Narbaizarekin

Sarrerak salgai maiatzaren 5tik 25era Eibarko Klub Deportiboan.

 

MAIATZAK  28,  IGANDEA

-12:00etan EUSKAL JAIKO KALEJIRA Urkizutik Untzagaraino: Dantza ikuskizuneko talde guztiak, gaiteroak, joaldunak, Eibarko, Musika Eskolako eta Jainagaren eskolako trikitilariak. Baita Euskal Jairako elkartu den aspaldiko txistulari talde ederra ere.

12:30: Ezpalak dantza tradizionalaren jaialdia: ZALDIKOAK.

Parte-hartzaileak:

Kezka dantza taldea – Eibar.

Le chevalet de Cournonterral - Okzitania, Frantzia.

Maritzuli dantza-konpainia – Biarritz, Lapurdi.

Esbart català de dansaires – Bartzelona, Katalunia.

Aurtzaka dantza-taldea – Beasain, Gipuzkoa.

Duguna dantza taldea – Iruñea, Nafarroa.

-14:30etan HERRI BAZKARIA Untzagako karpan.

Elkarte gastronomikoen eskutik bertako baserrietako produktuekin.

Sarrerak salgai maiatzaren 5tik 25ra Eibarko Klub Deportiboan.

-17,00 erromeria ERREBAL taldearekin Untzaga plazan.


-19,00: LARRAIN- DANTZA popularra Untzaga plazan.

-20,00: LARRAIN- DANTZA popularra DEPORTIBO parean.

“Euria egingo balu, Astelena frontoian izango lirateke ekitaldiak”.