Maite Narbaiza Atzegiko bailarako arduraduna izandakoa hil da

Maite Narbaiza Atzegiko bailarako arduraduna izandakoa hil da
2017/09/19 eta kitto!
Atzo gauean hil zen, 71 urterekin, Maite Narbaiza euskaltzailea eta 16 urtetan Debabarreneko Txolarteetako arduraduna. Badira urte batzuk Maite eibartarra Soraluzera joan zela bizitzera eta bertatik, Eibarren egin moduan, parte hartu izan du giza mailako hainbat ekimenetan, arlo sozial, kultural eta politikoan, guztietan ere lanarekiko konpromisoari jarraituz. Euskalduna eta euskaltzalea izateaz gain, gure bailarako Atzegi elkartearen arduradun izan zen 16 urtetan eta, gutxiagotasunak dituztenen aldeko bere jardunari esker, Eguneko Zentro bat irekitzea ere lortu zuen Eibarren.
Bere aldeko hileta-elizkizunak bihar arratsaldean egingo dira, 19:00etan hasita, Soraluzeko Santa Maria la Real elizan.