Manifestazioa deitu dute gaur arratsalderako Alfa, Edesa eta Geyser lantegikoek elkarrekin

0    Berriak, Ekonomia 
Silbia
Manifestazioa deitu dute gaur arratsalderako Alfa, Edesa eta Geyser lantegikoek elkarrekin
2018, Mar 22

Gaur arratsaldean, 18:30ean manifestazioa egingo da Eibarren, Untzagatik abiatuta, “ALFA, EDESA ETA GEYSER EZ ITXI” goiburuari jarraituta. Hiru lantegiek elkarrekin deitutako manifestazioa izango da, beraz. Beharginen berbetan, “Deba eskualdean erreferentzia izan diren hiru lantegi horiek ixtearen aurrean, Gasteizko gobernua itsu, mutu eta gor gelditu da. Debagoienak eta Eibarrek ezin dute jasan beste lantegi bat ixtea, ondorioak izugarriak baitira oraingo eta geroko enplegurako”. Gauzak horrela, herritar guztiak parte hartzera animatu nahi dituzte.

manifestazio

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »