Marcial del Amo hil da

Marcial  del  Amo  hil  da
02 Urt
11:42

Eibarko Kirol Sarien 22. edizioa egin zen egun berean laga gintuen ekitaldi horretako estreinaldikoan, 1995ean, Sari Berezia jaso zuen Marcial del Amok. 82 urte zituen eta herriko atletismoaren eta beste hainbat sektoreren alde egindako lana ordainezinezkoa da. Klub Deportiboan atleta izan zen lehenengo eta ondoren beste kargu asko hartu zituen bere gain, atletismo batzordean zein hortik kanpo ere, beti ere lan nekaezinari eutsiz. Parkinson gaitzak hartu zuenean ere gaixotasun hori zutenen alde egin zuen eta ez zen geratu, Jesus Astigarragaren laguntzaz, Deparkel elkartea sortu arte. Gaur arratsaldean ekitaldi zibikoa egingo dute Marcial agurtzeko Txaltxazelaiko auditorioan, arratsaldeko 18:30ean hasiko den ekitaldian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »