Mus Txapelketako Eibarko kanporaketan bi bikote sailkatu dira hurrengo faserako

0    Berriak 
Silbia
Mus Txapelketako Eibarko kanporaketan bi bikote sailkatu dira hurrengo faserako
2018, Urt 29

Atzo jokatu zen Euskal Herriko X. Mus Txapelketako Eibarko kanporaketa, Hirurok tabernan, eta hurrengo faserako bi bikote sailkatu dira: Oihane Galdeano eta Jon Zubizarreta batetik eta Javier Gutierrez eta Juan Antonio Gutierrez bestetik. Herrietako kanporaketak jokatu ondoren, zazpi herrialdeetako finalen txanda izango da, otsailaren 24an. Final nazionala, berriz, Uztaritzen (Lapurdi) jokatuko da, martxoaren 10ean. Informazio gehiagorako www.ehmus.eus helbidean begiratu daiteke.

eh mus txapelketa kanporaketa00 eh mus txapelketa kanporaketa01

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »