Museoaren 10. urteurrenaren harira sortu duten bideoa aurkeztuko dute zapatuan

Museoaren 10. urteurrenaren harira sortu duten bideoa aurkeztuko dute zapatuan
2017/01/18 16:44
eta kitto!
Portaleko 5. pisuan Armagintzaren Museoa zabaldu zutela 10 urte beteko dira aurten eta, horren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte. Zapatuan bertan, 12:30ean, hamar urte hauek jasotzen dituen bideoren aurkezpena egingo dute Armagintzaren Museoan. Horrekin batera, erakusketa iraunkorra ezagutzeko doako bisita gidatuak egingo dira, 17:00etan euskaraz eta 18:30ean gazteleraz. Talde bakoitzeko 20 lagun izango dira. Aldez aurretik, izena eman beharko da 943-708446 telefonora deituta edota museoa@eibar.eus helbidera mezua bidalita. Eta, horrez gain, museoa kaleraino eramateko asmoz, San Andres eliza inguruan XV. mendeko tornua ikusgai ipini dute, horrela jendeak sasoi hartan tailerretan nolako makinekin jarduten zuten ikusteko aukera izateko.

museoak 10 urte02