Nagusien Azokari buruzko bilera informatiboa egingo dute gaur 13:15ean

Nagusien Azokari buruzko bilera informatiboa egingo dute gaur 13:15ean
2016/03/02 08:40
eta kitto!
Pertsona nagusientzat produktu eta zerbitzuak dauzkaten herriko enpresak bilerara deitu dituzte gaur, 13:15ean Portalean (3. pisuan), udaberrian egingo den Nagusien Azokari buruzko informazioa azaltzeko. Izan ere, nagusiei zerbitzua ematen dieten Eibarko enpresen eskaintza ezagutzera emateko azoka egingo da Untzagan apirilean (16an eta 17an), udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegu eta Berrikuntza sailak antolatuta eta azokan parte hartu nahi dutenentzat izen-ematea martxoaren 7an zabaldu eta 17an itxiko dute. Eskaerak Pegoran tramitatuko dituzte eta izen-ematea dohainik izango da. Bilerara joaterik ez dutenek azokan parte hartu nahi izanez gero, Garapen Ekonomikoa, Enplegu eta Berrikuntzarekin kontaktuan ipini eta han emango dizkiete azalpen guztiak.