NAN eta pasaportea Eibarren tramitatzeko hitzordua eska daiteke gaurtik hasita

0    Berriak, Eibar 
Silbia
NAN eta pasaportea Eibarren tramitatzeko hitzordua eska daiteke gaurtik hasita
2018, Urt 08

Eibarren NAN eta Pasaportea egiteko bulegoa aste honetan, eguenean zabalduko dute, baina gaurtik hasita hitzordua eskatu daiteke, 060 telefono zenbakira deituta edo internet bidez, www.citapreviadnie.es helbidean. Agiri bien inguruko informazio guztia, bestalde,  www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/dni helbidean eskuratu daiteke. Bulegoa udaletxe barruan egongo da eta jendeari harrera egiteko ordutegia astelehenetik barixakura bitartean, 08:00etatik 14:00etara izango da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »