Naroa Ariznabarreta eta beste lau gazteen epaiketaren kontrako manifestazioa
2016/03/01
20:02
eta kitto!
Bihar epaituko dituzte 2007an A-8 autobidea mozteagatik auzipetutako bost gazteak, Asier Alberdi, Saioa Zerain, Aritz Azkona, Ainara Ladron eta Naroa Ariznabarreta eibartarra. Segi erakundea "terrorista" izendatu zutela eta, horren kontra protestatzeko ekintza izan zen eta fiskaltzak bi urte eta erdiko zigorra eskatu du bakoitzarentzat. Hauxe epaiketa data jarri dieten laugarren aldia da. Horren guztiaren aurrean protesta egiteko mobilizazioak deitu dituzte biharko: 19:00etan Untzagatik manifestazioa abiatuko da eta ordu berean elkarretaratzea egingo da Gasteizen, Andra Mari Zuriaren plazan.
Epaiketaren harira iazko abenduan Aska Gunea antolatu zuten Eibarren eta han hartutako irudiekin bideoa osatu eta Youtubera igo dute
Epaiketaren harira iazko abenduan Aska Gunea antolatu zuten Eibarren eta han hartutako irudiekin bideoa osatu eta Youtubera igo dute