Naroa eta epaiketara aurkeztu ez diren beste bi gazteak atxilotzeko agindua
2016/03/03
00:20
eta kitto!
Eguazten eguerdian Donostian epaiketara deituta zeuden 2007an Jarrai-Haika-Segi auzia salatzeko A8 autobidea moztu zuten bost gazte auzipetuek, baina Naroa Ariznabarreta, Ainara Ladron eta Aritz Azkona ez dira agertu eta, hori ikusita, epaileak hirurak atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman du. Ekintza hartatik ia bederatzi urte igaro direla eta, auzipetuek hasieratik egin zuten desobedientziaren aldeko hautua, hortik epaiketara ez agertzea. Esan dutenez, "desobedientziaren bidean jarraituko dugu, bakoitza dagoen bidetik desobedientziaren aldeko apustua egin dugu eta egingo dugu. Eta epaiketan ere hala izanen da". Gauzak horrela, atxilotze eta espetxeratze aginduak salatzeko mobilizazioak iragarri dituzte. Eguazten arratsaldean, Eibarko Librek deituta, "Epaiketa politikorik ez! Naroa Libre" goiburuko pankartarekin manifestazioa abiatu zen Untzagatik.