Nerea Gantxegi eta Asier Riesgo jokalariak indarkeriaren aurka Diputazioak abiatu duen Eee!ntzun kanpainako protagonista dira

0    Berriak, Kirolak 
Silbia
Nerea  Gantxegi  eta  Asier  Riesgo  jokalariak  indarkeriaren  aurka  Diputazioak  abiatu  duen  Eee!ntzun  kanpainako  protagonista  dira
09 Api
6:47

Eibar KE-ko Nerea Gantxegi eta Asier Riesgo jokalariak, beste kirolari batzuekin batera, kirol arloko indarkeriaren aurka eta kirolaren balioen alde Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako kanpainaren protagonista dira. Kanpainaren harira sortu duten “Haka” original baten bidez, Gipuzkoako neska-mutilek partiduetan “gozatzeko eta gozatzen uzteko” eskatuko diote harmailetan dagoen publikoari.

Zelaietako harmailetan izan diren oldarkortasun eta indarkeriazko gertaerak direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak horren inguruko kezka agertu du eta, horrekin batera, jarrera horiek aldatzeko asmoz abiatu du kanpaina Kultura eta Kirol Departamentuak. Kanpainaren aurkezpenean esan dutenez, “gizarte osoak partekatu dezakeen mezu baikor baten bidez, balioetan jartzen du arreta, eskola kirolean parte hartzen duten haurrek kirolaz gozatzeko duten eskubidea ardatz hartuta. Eee!ntzun ekimenak eskola kirolean parte hartzen dute haurrak protagonista bihurtu nahi ditu, partiduetara joaten direnei harmailetan goza dezaten eta arbitro, entrenatzaile nahi jokalarien aurkako jokabide oldarkor eta biolentoak alboratu ditzaten eskatzeko”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »