Odei Jainaga markaren bila eta Eibar Bartzelonari ezustekoa eman nahian

Odei Jainaga markaren bila eta Eibar Bartzelonari ezustekoa eman nahian
16 Ots
5:18

Odei Jainaga xabalina jaurtitzailea Espainiako errekorraren eta Europako txapelketarako gutxieneko markaren bila joango da lehiatzera bihar Castellonera.
Asteburuko kirol karteldegiari begira, bestalde, Eibar-Bartzelona neurketak interes handia piztu du, baina ez da ekitaldi bakarra izango Eibarren jokoan izango diren partiduen artean. Horrela, foballean Eibarrek Mulier hartuko du emakumezkoen 2. Mailako partiduan, Erregional Gorengo Mailako Eibar Urkok Lagun Onak eta jubenil eta kadete mailetako Eibar FT-ren lehenengo taldeek Alaves hartuko dute.  Eskubaloian, emakumezkoen Euskadiko Txapelketaren barruan, Avia Eibar eskubaloiak Ordizia hartuko du bihar arratsaldean Ipuruan. Errugbian, emakumezkoen Euskal Ligako bigarren fasean, Avia Eibar Rugbyk aurkari zaila izango du etzi Unben, La Unicaren bisitarekin. Saskibaloian, behin igoera fasean sartuta, Katu Kale garaipen bidera itzultzen ahaleginduko da Ipurua kiroldegian jokatuko den norgehiagokan. Eta, azkenik, waterpoloan emakumezkoen lehen taldeak Getxoren bisita jasoko du bihar Orbeako igerilekuan.
Asteburuko karteldegi osoa ikusi dezakezue ASTEBURUKO KIROL AGENDAN.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »