Pailazoen ikuskizuna eta The Original DJ Guass 80, Amañako jaietarako prestatzeko

Pailazoen ikuskizuna eta The Original DJ Guass 80, Amañako jaietarako prestatzeko
2017/06/30 eta kitto!
Gaur eguerdian aurkeztu du Amañako Jai Batzordeak aurtengo jai-egitaraua, Amañako Laboral Kutxako bulegoan. Ekitaldian Jose Antonio Alberdi "Goma" jai batzordeko kideak Miguel de los Toyos alkatea, Patxi Lejardi Kultura-Euskara zinegotzia, Jesus Maria Olmedo Nazabal "Kata" Amañako Danborradako arduraduna eta Carlos Barrenetxea Amañako Laboral Kutxako zuzendaria izan ditu aldamenean eta, egitarauari errepasoa egin eta gero, omenaldia egin die hainbati. Jaietako txupinazoa eta egitarauko ekitaldi gehienak hurrengo asteburuan izango dira, baina horren aurretik, biharko (zapatua, uztailak 1) hainbat ekitaldi antolatu dituzte: 19:00etan Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen ikuskizuna hasiko da eta, jarraian, txokolate-jana egingo da ume guztientzat (20:30ean). Biak plazan izango dira, baina euria egingo balu ikastetxean egingo dituztela esan dute. Iluntzean, 21:30ean, txosnan ogitartekoak eta pintxoak saltzen hasiko dira eta, aldi berean, The Original DJ Guass 80-k berbena eskainiko du, gaueko 00:30ak arte.

IMG_1425 IMG_1426 IMG_1427 IMG_1428 IMG_1429 IMG_1430 IMG_1431 IMG_1432