Papiroflexia eta origami tailerra antolatu du …eta kitto!-k

0    Berriak 
Ekhi
Papiroflexia eta origami tailerra antolatu du …eta kitto!-k
11 Urt
11:13

Berbetan programaren baitan, urtarrilaren 27an (zapatua) papiroflexia eta origami tailerra antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak. Ikastaroa 10:30ean hasi eta eguerdian, 12:30/13:00ak aldera, amaitzea aurreikusi dute antolatzaileek eta Rafa Rodrigok emango du, …eta kitto!-n bertan (Urkizu, 11 solairuartean). Tailerra haur zein helduentzat bideratutakoa izango dela aurreratu dute eta 4 urtetik gorako umeek arazo barik har dezakete parte, heldu baten laguntzarekin. Izen ematea astelehenean zabaldu eta hilaren 25ean itxiko dute eta interesa duenak elkartera jo dezake zuzenean edo, bestela, 943200918 telefonora deitu.

Argazkia: Karobiphoto GAZTEZULOrentzat.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »