Patxo Telleriaren "Pankreas" gaur Coliseoan

Patxo Telleriaren "Pankreas" gaur Coliseoan
2016/03/10 15:08
eta kitto!
Patxo Telleriaren "Pankreas" taularatuko du gaur Tartean Teatro konpainiak, 39. Antzerki Jardunaldien barruan 20:30ean Coliseo antzokian. Jokin Oregik zuzenduta, Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek jardungo dute taula gainean, bertsoz paratutako gaur egungo tragikomedian. Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia honetako hiru lagunek auzi honi eman behar diote erantzuna. Gau zoro batean, ezuzteko gertaerak bata bestearen ondoren etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia gertatu egiten da noizbait.