"Pausoz pauso" ikuskizunak eta “Eibarko bonbardaketaren testigantzak” bideo-emanaldiak itxiko dute Ikusentzunezko Astea

"Pausoz pauso" ikuskizunak eta “Eibarko bonbardaketaren testigantzak” bideo-emanaldiak itxiko dute Ikusentzunezko Astea
2017/07/06 eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak antolatutako Ikusentzunezko Astea gaur agurtuko dute eta, aurtengo egitaraua biribiltzeko, atzokoaren bidetik berriz ere saio bikoitza antolatu dute: hasteko, Garazi Pascual Esnaola artistak osatu duen Garazi & Cia konpainiak “Pausoz pauso”, zirkua, dantza eta kultura biltzen dituen ikuskizuna aurkeztuko du, 22:00etan Toribio Etxebarria kalean eta, ondoren, 22:30ean “Eibarko bonbardaketaren testigantzak” bideo-emanaldia eskainiko dute. 1937ko apirilean gure herria erabat suntsitu zuten bonbardaketak gogoan, iaz Topalekuan erakusketa eta hitzaldia egin ziren eta, horiek oinarritzat hartuta, Sergio Dosantos Barrutiak gaur emango duten ikus-entzunezkoa osatu du. Batetik, Indalezio Ojanguren fondoko argazkiak zein bestelako jatorria duten irudiak bildu ditu egileak. Eta, bestetik, Julia Lanas eta Kontxa Laspiurren lekukotasunak islatu ditu, Josu Ibargutxik gidatu zuen solasaldiko pasarteak erabilita.

https://youtu.be/KuJTQ61CokE