Pedro Mari Arrizabalagak jaso du …eta kitto! Euskara Elkartearen otarra

Pedro Mari Arrizabalagak jaso du …eta kitto! Euskara Elkartearen otarra
2017, Abe 15

Gaur eguerdian jaso du …eta kitto! Euskara Elkarteak zozketatu duen Gabonetako otar ederra irabazleak, Pedro Mari Arrizabalagak. Eguaztenean egindako zozketan, saria 10.260 zenbakiari egokitu zitzaion eta atzo bertan deitu zuen irabazleak …eta kitto!-ra, zenbaki hori berak zuela esateko. Gaur eman diote saria, jan eta edateko produktuekin betetako bi otar eder eta 500 euroko erosketa txartela El Corte Inglesean …eta kitto!-ko  Marisol Uriartek eta El Corte Ingleseko Joana Fernandezek. Zorionak eta on egin!

IMG_9746

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »