Pello Osororen emanaldiarekin hasiko da gaur Ikusentzunezkoen Astea

Pello Osororen emanaldiarekin hasiko da gaur Ikusentzunezkoen Astea
2016/07/05 eta kitto!
Gaur ekingo diote Arrate Kultur Elkartearen Ikusentzunezkoen Asteari, Pello Osoro eibartarraren bideoen emanaldiarekin. Gaueko 22:30etik aurrera San Andres elizako klaustroan proiektatuko dituzten lanetan Osororen bi zaletasun nagusiak, kirola eta natura uztartzen dira. Antolatzaileek azaldu dutenez, "lanok 2012. eta 2015. urteen artean sortutakoak dira eta horietako batzuen errealizazioan etxekoen laguntza izan du". Betiko moduan sarrera doan izango da.