Pilota partiduak Amañako jaietan

Pilota partiduak Amañako jaietan
2016/06/28 13:34
eta kitto!
Zapatuan, hilaren 2an, goizeko 11:00etan hasita, bi partidu hartuko dituen pilota jaialdia jokatuko da Amañako Garajeetako frontoian. Eibarko Klub Deportiboak antolatutako emanaldiaren lehenengo partiduan Pilota  Eskolako bikoteen arteko lehia ikusteko aukera izango da: Iker eta Eneko Ortegak osatutako bikoteak Markel Herederok eta Jakes Barrenetxeak osatutakoaren aurka jokatuko du. Bigarren neurketan, infantil mailako lehian, Azkargorta-Abalos eta Camina-Sanchez bikoteak erituko dira, nor baino nor.