Pintxo Onenari Saria Albert tabernak irabazi du

0    Berriak 
Silbia
Pintxo  Onenari  Saria  Albert  tabernak  irabazi  du
25 Aza
12:03

Arrate Kultur Elkarteak antolatuta aste honetan egin den Eibarko XIV. Pintxo Lehiaketa San Andres Sariaren epaimahaiko kideak (Ruben Erro, Unai Magunazelaia eta Josu Gimenez) gaur bildu dira irabazleak aukeratzeko eta honakoa erabaki du:

– PINTXO ONENARI SARIA:
ALBERT, freskotasun, zaporeen konbinazio eta lortutako orekagatik.

IMG_3914

– BERTAKO PRODUKTUEKIN EGINDAKO PINTXO ONENARI SARIA:
HIRUROK, Basatxerriaren erabileran egindako proposamen eta ateratako etekinagatik.

IMG_3915

– PUBLIKOAREN SARIA:
SLOW

IMG_3917

Horrekin batera, parte hartu duten 26 lehiakideei beraien partaidetzarengatik eskerrak eman nahi dizkiete, baita Eibar Merkataritza Gune Irekiari eta Eibarko Udalari, emandako laguntzarengatik. Epaimahaikideek aurkeztutako pintxo guztien kalitatea eta erabakia hartzeko izan duten zailtasuna azpimarratu dute. Irabazleei saria San Andres egunean emango zaie.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »