Poesia eta musikari eskainitako saioa hartu zuen Ibarkurutzeko iturriak zapatu iluntzean

Poesia eta musikari eskainitako saioa hartu zuen Ibarkurutzeko iturriak zapatu iluntzean
2017/06/12 eta kitto!
Maite Lorenzok zuzentzen duen Itzamna Poesia Tailerrak, ikasturtea agurtzeko, poesia errezitaldiak eta musika batu zituen saioa eskaini zuen aurreko zapatu gauean Ibarkurutzen. Eguraldia lagun, jendeak gustora entzun zituen ekitaldian irakurri zein kantatu zituztenak. Juan Bautista Gisasola abesbatzak, Borja Rodriguez eta Jose Ignacio Maestre kantautoreek eta Alberto Luis Egia pianojoleak jardun zuten musikarekin, besteak beste. Poesia errezitatzen, berriz, Itzamna tailerreko kideek eta kanpotik etorritako beste hainbatek jardun zuten.

https://youtu.be/-VgGkpFKkDA

poesia gaua ibarkurutze00 poesia gaua ibarkurutze03 poesia gaua ibarkurutze06 poesia gaua ibarkurutze08 poesia gaua ibarkurutze15 poesia gaua ibarkurutze23 poesia gaua ibarkurutze25 poesia gaua ibarkurutze26 poesia gaua ibarkurutze28 poesia gaua ibarkurutze34 poesia gaua ibarkurutze35 poesia gaua ibarkurutze38 poesia gaua ibarkurutze39 poesia gaua ibarkurutze42