Gure Esku Dago-k bilera deitu du eguaztenerako

Gure Esku Dago-k bilera deitu du eguaztenerako
2016/03/14 eta kitto!
Martxoaren 16rako (eguaztenerako) bilera deitu dute Gure Esku Dago herri dinamikako kideek, urte hasieran abiatu zuten bazkide kanpainari buruzko informazioa emateko eta, horrekin batera, aurrera begirako asmoak eta ekainerako prestatzen ari diren ekintza azaltzeko asmoz. Herritar guztientzat zabalik egingo den bilera Arrate Kultur Elkartean izango da, 19:00etan. Informazio gehiago nahi izanez gero interneten gureeskudago.eus helbidean begiratu daiteke.