Milioi bat eurotik gorako zuzenketak onartu dizkiete jeltzaileei udal aurrekontuan
2016/03/12
10:49
eta kitto!
Josu Mendicute jeltzaleen udaleko bozeramaileak, Elena Ibañez taldearen koordinatzaileak
Mertxe Garatek eta Eduardo Zubiaurre Eibarko EAJ-ren presidenteak barixaku goizean prentsaurrekoan aditzera eman zutenez, Eibarko EAJ-k udal aurrekontuaren inguruko adostasuna lortu du PSOE-rekin, sozialistek 1.171.600 euroko balioa osatzen duten 24 proposamen eta Plan Estrategikoa martxan ipintzeko konpromisoa onartu eta gero. Agerraldian azpimarratu zutenez, "kopuru horren zati handi bat, 750.000 euro, ekonomiari bultzada emateko proiektuetara bideratuko dira".
Jeltzaleen bozeramailearen berbetan, "udal kontuak ondo aztertu ditugu eta aurrekontu proposamenari 1'5 milioi euroko balioa osatzen zuten zuzenketak aurkeztu genizkion. Negoziatzeko orduan ez dugu atzera egin eta gure ildo nagusiei eutsi diegu, baina horrekin batera malgutasunez jokatu dugu adostasuna lortzeko asmoz".
Ekonomia indartzeko proposamenen artean hiru punturen garrantzia azpimarratu dute: Enpresa Txiki eta Ertainen berrikuntza proiektuei bultzada emateko 100.000 euroko partida, enpresa ideia berri eta ekintzailetasunerako inkubadora teknologikoaren sorrera (200.000 euro) eta enplegu plana martxan ipintzeko 200.000 euroko ekarpena (EAJ, PSE eta Irabazi alderdiek elkarrekin adostua). Industria eta merkataritza arlorako beste proiektu batzuetarako 151.000 euro erabiliko dira eta, gainera, Plan Nagusiaren garapenerako neurriak hartzeko konpromisoa ere lortu dutela eta pozik agertu ziren. Eta, horrez gain, igogailu publikortarako 200.000 euro gehiago erabiltzea lortzearekin batera, euskera, andra eta gizonen arteko berdintasuna, kirola, etxeen alokairua, errefuxiatuei laguntza eta beste hainbat arlotako proiektuak aurrera ateratzeko akordioak lortu dituzte.
Udal aurrekontua bozkatzeko plenoa datorren asteko barixakuan (18an) 17:30ean egingo dela aurreratu zuten eta, datorren urteari begira, aurrekontua lehenago lantzen hasi eta horrela lehenago onartu ahal izateko nahia agertu zuten jeltzaleek.