Primerako giroan ospatu zuten euren jaia Arrate izenekoek

Primerako giroan ospatu zuten euren jaia Arrate izenekoek
2017/09/18 08:29
eta kitto!
Urteroko martxan, Kofradixa Eguna pasatu eta hurrengo domekan, atzo elkartu ziren Arrate izenekoak euren jaia ospatzeko. Aurtengoa 21. edizioa izan da eta, aurrekoetan egindakoaren bidetik, goizetik ekin zioten egitarauari. Batzuk ohiturari eutsi eta Ama Birjiñaren pausoen bide zaharretik oinez igo ziren Arratera. Hamarretakoa jan eta meza ospatu eta gero, jolasek, bazkariak eta dantzaldiak bete zuten egunaren bigarren zatia.