Primerako jaiak ospatu zituzten asteburuan Legarre auzoan

0    Berriak, Jaiak 
Silbia
Primerako  jaiak  ospatu  zituzten  asteburuan  Legarre  auzoan
25 Ira
7:19

Eguraldia lagun, primeran ospatu zituzten Legarreko jaiak asteburuan (IKUSI ARGAZKI ALBUMA GURE MEDIATEKAN). Barixaku arratsaldean hasi ziren Arrajolape jai batzordeak antolatutako jarduerak: umeentzat prestatu zituzten jolasak, tortilla txapelketa, 100 bat lagun bildu zituen afaria, zumba saioa eta musika izan ziren protagonista jaietako lehen egunean. Eta zapatuan Legarreko II. Kronoeskilararekin ekin zioten egunari: Igor Atxak marka guztiak hautsi zituen, proba minutu bakarrean amaitu zuen eta. Ondoren trikitilari eta buruhandiek lagundutako pintxo-potea egin zuten eta Biziminaren eskutik egindako bazkarian 150 lagun inguruk hartu zuen parte. Bazkalostea, berriz, DJ Arnok girotu zuen, Antxo eta Pantxa pailazoen ikuskizuna hasi arte. Jarraian banatu zuten txokolateak pozik laga zituen ume zein nagusiak eta, jaiak agurtu baino lehen, Mugi Panderoa taldearen eskutik egindako erromerian eta gauean Oso Basatis eta The Rockos taldeek emandako kontzertuetan nahi beste dantza egiteko aukera izan zen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »