Ricardo Marinek kontzertua emango du Ametsa tabernan, Manolo Garciaren taldearekin batera

Ricardo Marinek kontzertua emango du Ametsa tabernan, Manolo Garciaren taldearekin batera
2018/05/17 eta kitto!
Musikagintzan 20 urtetik gora daramatzan Ricardo Marin gitarrajoleak kontzertua emango du Ametsa tabernan barixaku iluntzean, 20:30ean, Big Artist Management-en eskutik. Berarekin batera Manolo Garciaren taldekoek joko dute, “Buenas intenciones” izenburuko lanarekin biran dabiltzala aprobetxatuta. Bere kanturik onenak hartu eta grabatu ondoren, martxoan argitara eman zuen “Buenas intenciones” izeneko CD-DVDa Marinek. Lana grabatzeko lagun ugariren kolaborazioa izan zuen: Ariel Rot, Manolo Garcia, Nacho Garcia Vega, David Summers, Miguel Rios, Los Secretos, O’Funk’illo... Zuzeneko emanaldietan laguntzen dion taldean ere goi mailako musikariak daude, hain zuzen ere Manolo Garciarekin ibilitako taldekoak. “Buenas intenciones” laneko kantuekin batera beste hainbaten abestiak eskainiko dituzte biharko emanaldian.

https://youtu.be/W22yBIjMA7A