Roberto Etxabururen aldeko ekitaldi zibila egingo da gaur 19:00etan

Roberto Etxabururen aldeko ekitaldi zibila egingo da gaur 19:00etan
19 Urt
9:26

Herenegun hil zen Roberto Etxaburu PSE-EEko zinegotzia izandakoa 1991tik 1995era arteko legegintzaldian. 85 urte zituen eta gaur egingo diote omenaldia, Txaltxa Zelaiko auditorioan 19:00etan hasiko den ekitaldi zibilean. Askotan hartu zuen parte berak horrelako ekitaldietan, apaiz laiko moduan. Aurretik Benigno Baskaranek abiatutako tradizioari jarraitu zion Etxaburuk, honen atzetik Eneko Anduezak bere lekukoa hartzeko. Horrez gain, Etxaburu Eibarko Nagusilan-en ere urtean eman zituen nagusiei eta horrelako laguntza behar dutenen alde lan egiten. Lau seme-alaben aita zen, tartean Aitor Etxaburu eskubaloi jokalari olinpikoarena.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »