Saharatik etorritako umeei harrera egin diete alkatetzan

Saharatik etorritako umeei harrera egin diete alkatetzan
2016/07/27 12:35
eta kitto!
Gaur goizean alkatetzan harrera egin diete "Oporrak Bakean" programaren bitartez Saharatik gurera etorritako hiru umeei: Mariem (10 urte), Nebuha (15 urte) eta Mayuba (11 urte) Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetatik ailegatu ziren uztailaren 2an eta, abuztuaren amaierara arte Eibarko bi familiekin batera egongo dira. Txikienak, Mariemek, iazko moduan Isabel Bolinagaren etxean igaroko ditu oporrak eta beste bi neskatilak, berriz, Idoia Aranbururen familian hartu dituzte. Eibar-Sahara Elkarteari eta udalak emandako diruari esker izan da posible aurten ere Saharako hiru ume Eibarrera etortzea. Hori dela eta, Eibar-Sahara Elkarteko ordezkariek euren esker ona azaldu dute eta umeek, berriz, pozarren hartu dute udalaren eskutik jaso duten oparia: Ego Ibarra batzordeak argitaratutako  "Atxia motxia. Eibarko umien kuadernua".

IMG_2193