San Blas egunean herriko elizetan opilak bedeinkatuko dituzte

San Blas egunean herriko elizetan opilak bedeinkatuko dituzte
2018/02/01 eta kitto!
Aurten ere sanblasak, zintak eta bestelakoak bedeinkatzeko meza bereziak ospatuko dira San Blas egunean herriko eliza guztietan. Zapatu goizean izango dira guztiak, honako ordutegian:

  • 10:30: San Jose Obrero (Urki).

  • 11:00: Azitainen, Karmengo Amaren elizan (Karmelitak), San Agustinen, San Andresen eta San Pio X.a elizan.

  • 12:00: El Salvador (Amaña).


IMG_4936