San Blas opilak egiten ibili dira Gasteizen bizi diren eibartarrak

0    Berriak 
Silbia
San Blas opilak egiten ibili dira Gasteizen bizi diren eibartarrak
27 Urt
1:19

Eibar-Gasteiz Elkartearen ekimenez, aurten San Blas eguna modu berezian ospatuko dute Gasteizen. Han bizi diren Pili Izaga eta Alberto Gómez eibartarren laguntzarekin, eta Ego Ibarra batzordeak jasota dauzkan errezetei jarraituta, San Blas opilak egiten ibili dira hiriburuan dagoen “Mamia” okindegian (Pintor Diaz de Olano, 11-13) eta, esperientzia horrekin ederto gozatzeaz gain, Gasteizen San Blas opilak erosteko aukera izango dute han bizi diren eibartarrek zein beste guztiek, asteburu honetan hasita.
Eguenean esperientzia horren inguruan jardun zuten Radio Vitorian, Aitor Buendia kazetari eta gastronomoaren “La Ruta Slow” saioan eta bihar (domeka) berriz entzuteko aukera izango da, 13:00ean Radio Euskadin. Horrez gain, Eibar-Gasteiz Elkartearen blogean bildu dituzten argazkietan, San Blas opilak nola egin zituzten ikus dezakezue.

IMG_4810 IMG_4811 IMG_4812

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »