San Juan jaiak iragartzeko kartela aukeratu dute

San Juan jaiak iragartzeko kartela aukeratu dute
2016/05/16 eta kitto!
Barixakuan batu zen epai-mahaia "Sanjuanak Eibarren" kartel lehiaketako irabazleak aukeratzeko eta aurtengo irabazlea Barakaldoko Alberto Martinez Ortiz izatea erabaki zuten, "Tamtam" izeneko lanarekin. Umeen artean, 11-14 urte bitartekoen mailan irabazlea Malen Azurmendi Zalduegi izan da, "Txaranga" kartelarekin eta 10 urtera artekoetan, berriz, saria Naiara Gutierrezek jasoko du "Chupi-pandi!" lanarengatik.

Microsoft Word - Documento100