San Juan jaietan txosnak ipintzeko "gune duina" aldarrikatu dute
2016/03/15
19:54
eta kitto!
Jaixak Herrixak Herrixandakok agerraldia (ikus bideoa) egin du gaur arratsaldean, San Juan jaietan txosnak Txaltxa Zelaian ipintzeko udalari egindako proposamenaren harira egoera azaltzeko eta proposamen horrekin bat egin duten taldeen atxikimenduen berri emateko. Aditzera eman dutenez, "hiru hilabete eta 11 egun falta dira San Juanak ospatzeko. Aurten ere, urtero le, jai herrikoi, parekide, parte-hartzaile eta euskaldunak antolatzen hasteko desiatzen gaude. Baina, berriz ere, beste hainbestetan gertatu zaigun bezala, trabak ditugu, udalak jarritako trabak".
Errebalen beharrak hasita daudela eta, txosnak non ipini pentsatzen ibili eta gero, aukerarik onena Txaltxa Zelaian ipintzea zela erabaki eta hala jakinarazi zioten udalari otsailaren 19an. Diotenez, "udalak bilera parte-hartzailea egin zuen handik aste bira eta, bitartean, gu erantzun baten zain jarraitzen genuen. Martxoaren 1ean ospatu zen bilera horretan gure proposamena jokoz kanpo geratu zela ohartu ginen. Izan ere, eta beste urte batzuetan ez bezala, barraketakoekin hitzarmena inoiz baino lehenago sinatu dute aurten, kasualitatea badirudi ere, gure proposamena jaso eta hiru egunera". Gauzak horrela, eta txosnak non ipiniko diren argi izan arte, gazteak txosnak eta horien ingurukoak antolatzeko modurik ez dutela kexatu dira eta, agerraldia amaitu baino lehen, txosnetarako gune duinaren premia dagoela azpimarratu dute.
Agerraldian euren atxikimendua adierazi duten eragileen babesa izan dute: Klub Deportiboko Kultura Batzordea, Nalua, Eibarko Libre, Eibarko Ernai, EH Bildu, Armagiñak Jo Ta Ke F.T., Urko 14 F.T., LAB, Sortu, Sare, Hankamotxak, Eibar Saskibaloia, Gazte Asanblada, Arrate Kultur Elkarteko zuzendaritza,Legarreko Jai Batzordea, Amañako Jai Batzordea, Eibar Eskubaloia, Euskal Herrian Euskaraz, Eibarko Trikitilari Gazteak, Eibar Rugby Taldea, Bizimina, ELA, Mugi Panderoa eta Podemos / Ahal Dugu Eibar.