San Juan marmitako lehiaketan izena emateko epea zabalik

San Juan marmitako lehiaketan izena emateko epea zabalik
2016/06/08 07:28
eta kitto!
Aurtengo San Juan jaietan, ekainaren 25ean Untzagan jokatuko den San Juan XXIII. Marmitako Lehiaketan parte hartu nahi dutenentzat izen-emateko epea zabalik dago (ekainaren 17an, 14:30ean itxiko dute). Interesa dutenek Pegoran izango dute horretarako aukera, baita informazio gehiago eskatzekoa ere. Baldintza eta bestelakoak kontsultatzeko udalaren webgunera sartu daiteke.