San Pedro jaiek musika, antzerki eta dantzarekin beteko dute gaurko arratsaldea Karmengo parkean

San Pedro jaiek musika, antzerki eta dantzarekin beteko dute gaurko arratsaldea Karmengo parkean
2017/06/28 12:28
eta kitto!
Beheko Tokia jubilatu etxeak antolatuta, San Pedro jaiak ospatzeko ekitaldi ugari hartuko ditu Karmen kaleko parkeak gaur eta bihar. Atzo arratsaldean hasi zituzten jaien ospakizunak, umeendako txokolatea banatuta, jolasekin eta Gorriti eta bere abereekin. Gaur eguerdian toka eta igel-toka txapelketa jokatu dira eta arratsaldean, berriz, Mariachi Dominguez taldeak Mexikoko doinuak eskainiko ditu, 18:00etatik aurrera. Ondoren, Ernesto Barrutia eta Isabel Gonzalezek Dario Fo-ren ‘Pareja abierta’ antzezlana eskainiko dute. Iluntzean, Kaleetan Kantuz taldeak emanaldia eskainiko du eta, piskolabisa eta gero, 21:30etik aurrera dantzaldia egongo da Tukan taldearekin. Eta biharko, San Pedro egunerako, meza berezia egingo dute Karmengo Amaren elizan, 12:00etan, Gospel Bilbao ahots taldearen partehartzearekin. Ondoren, 13:30ean toka eta igel-toka txapelketaren sari banaketa eta piskolabisa izango dira eta horrelaagurtuko dituzte jaiak.

Ekainak 28, San Pedro bezpera

18:00etan Karmen kaleko parkean, Mariachi DOMÍNGUEZ taldearen emanaldia.
19:00etan Dario Fo-ren “Pareja abierta” antzezlanaren emanaldia. Ernesto Barrutia eta Isabel González-en eskutik.
20:00etan Karmen kaleko parkean, Kaleetan Kantuz taldearen emanaldia.
21:00etan Beheko Tokian, Kaleetan kantuz taldeari ongietorria eta piskolabisa.
21:30ean Karmen kaleko parkean, dantzaldia Tukan taldearekin.

Ekainak 29, San Pedro eguna

12:00etan Carmen Parrokian meza, Gospel Bilbao ahots aldearekin.
13:30ean Karmen kaleko parkean, toka eta igel-toka txapelketaren sari banaketa eta piskolabisa.