Sanblasak bedeinkatzera eramango dituzte eibartar askok gaur

0    Berriak, Jaiak 
Silbia
Sanblasak bedeinkatzera eramango dituzte eibartar askok gaur
03 Ots
10:56

Eibarko jai kutunenetakoa da gaurko egunez ospatzen den San Blas.
Santuari izena zor dioten opilak egiteko, belaunaldiz belaunaldi transmititzen joan diren errezetei jarraitzen diete etxe askotan oraindik ere. Ondo errotuta dagoen ohitturari eusten zaio gaur egun ere eta eibartar askok sanblasak, horiek batzeko zapiak eta zintak elizara eramango dituzte, han bedeinkatu eta gure eztarriak zaindu ditzan. Antzina Santa Ines ermitan bedeinkatzen ziren, baina orain herriko eliza guztietan dago bedeinkatzeko aukera. Gaurko lehen bedeinkapena Urkiko elizan izan da; 11:00etan, berriz, Azitainen, Karmengo Amaren elizan (Karmelitak), San Agustinen, San Andresen eta San Pio X.a elizan; eta 12:00etan Amañako El Salvadorren.

San Andres eliza pareko eskulturak sanblasak bedeinkatzeko ohiturari eskainita daude. Bakarne Elejaldek EIBAR KLISK BATEAN atalerako egindako argazkia.

San Andres eliza pareko eskulturak sanblasak bedeinkatzeko ohiturari eskainita daude. Bakarne Elejaldek EIBAR KLISK BATEAN atalerako egindako argazkia.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »