Sanjuanak ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean

Sanjuanak ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean
2016/06/23 eta kitto!
Aurten ere Eibarren izango dira Euskal Telebistakoak, Eibarko sanjuanen berri emateko. Gaur gauean, San Juan Untzagan nola pizten den zuzenean ikusteko aukera izango da ETB1en eta eitb.eus-en, Imanol Artolak eta Maite Eskarmendik gidatuko duten saio berezian, 22:50etatik aurrera. Horren aurretik Ipurua dantza garaikide taldeak egingo dituen dantzak eta ondoren hasiko den danborrada ere emango dituzte.
Eibarko ekitaldia eskaintzeaz gain, saioan Arrasateko eta Arizkungo jaien berri emango dute Ibon Gaztañazpik eta Aitor Perez Buenok.