Senior mailako errugbiko hiru taldeak nagusi izan dira azken jardunaldian

Senior mailako errugbiko hiru taldeak nagusi izan dira azken jardunaldian
2018/01/15 eta kitto!
Ohorezko B mailan jokatzen duen gizonezkoen lehen taldeak garaipen zaila bezain garrantzitsua lortu zuen Zarautzen sailkapeneko bigarren postuan dagoen Babyauto Zarautzi 24-32 gailenduta. Modu horretan, eibartarrek bost puntu ekarri zituzten kostaldetik zale kopuru polita bildu zuen partiduan. Gizonezkoen bigarren taldeak 22-15 irabazi zion Uribealdeari Unben jokatutako Euskal Ligako 2. mailako norgehiagokan. Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, bestalde, garaipen argia eskuratu zuen Durangoren kontra eta sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du, La Unica liderarreren atzetik. Azkenik, 18 urtetik beherakoen taldeak eta 16tik beherakoenak galdu egin zituzten Uribealdearen aurka jokatutako partiduetan.