Suhiltzaileen ate irekien jardunaldia domekan

Suhiltzaileen ate irekien jardunaldia domekan
2016/03/07 11:06
eta kitto!
Martxoaren 8a Suhiltzaileen Eguna dela-eta, Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuak ate irekien jardunaldia antolatu du hurrengo astebururako. Asmoa "Gipuzkoako Lurralde osoan zehar hedatutako zerbitzua ezagutaraztea, herritarrek suhiltzaileen eguneroko lana ezagutzea eta suak amatatzeaz gain, beste hainbat eginkizun dituztela ezagutzera ematea" da. Horretarako, eta herritarrek parkeak bertatik bertara ezagutzeko aukera izateko, bisita gidatuak eskainiko dira martxoaren 12an eta 13an:
- Arrate (Eibarren): martxoaren 13an
- Bidasoa (Irunen): martxoaren 12 eta 13an
- Kosta (Zarautzen): martxoaren 12 eta 13an
- Goierri (Ordizian): martxoaren 12 eta 13an
- Korosti (Legazpin): martxoaren 13an
- Urola (Azpeitian): martxoaren 12an
Bisitak goizez egingo dira, txanda bitan, 10:00etan eta 12:00etan hasita eta bisitaren iraupena ordu eta erdi ingurukoa izango da. Bisita egin nahi dutenek aldez aurretik suhiltzaileak@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan izena eman beharko dute, zein parketan eta zein txandatan parte hartu nahi duten adierazita. Helbide horren bitartez erantzuna emango zaie egindako bisita eskaera konfirmatuz edo, beteta egonez gero, beste txandaren bat proposatuz. Izena emateanemon beharreko datuak hauek dira: joango diren partaide guztien izen-abizenak, kontakturako telefonoa eta jatorria (herria).