The Vartools taldeak kontzertua emango du gaur gauean Koskor tabernan

The Vartools taldeak kontzertua emango du gaur gauean Koskor tabernan
2017/06/02 14:14
eta kitto!
Gaur gauerako kontzertua antolatu dute Koskor tabernan, gauerditik aurrera zuzenean jardungo duen The Vartools talde eibartarrarekin. Emanaldian laster kalean izango den disko berriko hainbat abesti estreinatuko dituzte, baina horiekin batera aurretik ezagunak diren beste hainbat ere eskainiko dituzte eta tartean rock’n’rolleko klasikoren bat edo besteren baten bertsioren bat ere jo dezaketela aurreratu dute. Gaur egun Ion Larreategi (ahotsa eta baxua), Borja Etxebarria (bateria), Walter Tuzzeo (pianoa / Hammond), Mikel Gauger (gitarra) eta Fran Retenaga (gitarra) taldekideek osatzen dute The Vartools.