"Tú al Norte y Yo al Sur" saiorako lehiakide bila

"Tú al Norte y Yo al Sur" saiorako lehiakide bila
2016/07/11 15:47
eta kitto!
Reyes Pradosek aurkezten duen "Tú al Norte y Yo al Sur" saioak lehen denboraldian lortu zuen arrakasta ikusita, saioaren bigarren edizioa prestatzen ari dira eta horretarako lehiakide bila dabiltza: zehazki, sei euskaldun nahi dituzte, uda honetan 10 egunez Andaluziara joateko. Aurreko barixakuan lehiakide euskaldunak aukeratzeko castinga egin zuten EiTBren Donostiako egoitzan, baina parte hartzeko interesa izanez gero, eskaera eta bideoa mezu bidez bidaltzeko aukera ere badago, 679400100 telefono zenbakira deituta edo WhatsApp bidez mezua bidalita edo tualnorteyoalsur@eitb.eus-era idatzita. Lehen edizioan egindakoaren bidetik, berriz ere euskaldunen eta andaluziarren arteko kultur talkaz umorez arituko direla aurreratu dute saioko arduradunek.