Txapelak eta sailkapenak jokoan asteburuan

Txapelak eta sailkapenak jokoan asteburuan
2016/04/22 16:11
eta kitto!
Gaur hasita eta domekara arte Tekniker Eibar Eskubaloiko jubenil mutilek Estatuko Txapelketako Sektore Fasea jokatuko dute Granollersen, etxeko taldea, Dominicos eta Calasancioren aurka; horko irabazleak Estatuko Txapelketako azken faserako txartela lortuko du. Horrez gain, Haritzak igoerako promozioari ekingo dio bihar Gabaz Egoibar Ipuruan hartuta. Foball zaletuan, Kirolbet.es finala jokatuko da domeka goizean Eibarko (Durango) eta Ermuko (Sagarra) txapeldunen artean. Waterpoloan Urbatek Santoñan izango du lehen partidua mailari eusteko doemak eguerdian. Eta foballean Eibarrek Deportivo hartuko du Ipuruan bihar gauean (22:05), telebistak irekian eskainiko duen partiduan. Asteburuko AGENDA guztia kontsulta dezakezue.