Udako zine emanaldiak eskainiko dituzte abuztuan Untzagan

0    Berriak, Kultura 
Silbia
Udako  zine  emanaldiak  eskainiko  dituzte  abuztuan  Untzagan
27 Uzt
1:21

Azken lau urteetan ez da udako zine emanaldirik antolatu, baina aurten berriz lehengora bueltatzea erabaki dute udaleko Kultura sailekoek eta abuztuan hainbat pelikula kalean ikusteko aukera eskainiko diote herrian geratzen den jendeari. Eguraldia lagun bada, abuztuko lehen lau eguenetan (3an, 10ean, 17an eta 24an) Untzagan, harmailen aldean pantaila ipiniko dute eta pelikula bana emango dute aipatutako egun bakoitzean, 22:30ean hasita. Euria eginez gero, berriz, emanaldiak udaletxe azpiko arkupeetan izango dira. Emanaldiak eskaintzeko ardura Servifilms enpresak izango du eta hauek dira proiektatuko dituzten lau filmak: abuztuaren 3an “Alicia a través del espejo” (Zuz: James Bobin), 10ean “El pregón” (Zuz: Dani de la Orden), 17an Zootrópolis (Zuz: Byron Howard, Rich Moore) eta 24an Mi amigo el dragón (Zuz: David Lowery).

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

«