Udal aurrekontuari behin-behineko onespena eman dio gaur udalbatzak

Udal aurrekontuari behin-behineko onespena eman dio gaur udalbatzak
2017/04/12 eta kitto!
PSE-EEko zinegotzien aldeko 10 botorekin, EH Bildukoen kontrako 3 botorekin eta EAJ-PNVren (4) eta Irabaziren (1) ordezkarien 5 abstentziorekin, gaur goizean onartu du Udalbatzak 2017. urterako 33.078.571 euroko aurrekontua, alderdien artean piztu den hiru orduko debatea eta gero. Aurreko urteotan ez bezala, oraingoan oposizioko alderdiekin hitzarmenik ez dute lortu sozialistek, baina, hala ere, akordioak lortzeko bidea zabalik laga dute eta horretara bideratuta beharrean jarraitzeko asmoa azaldu dute. Alkatetzaren memoria eta bestelakoak udalaren webgunean eskuragarri daude, baita udalbatza osoa jasotzen duen bideoa ere.