Udalak eguen eguerdirako elkarretaratzea deitu du Istanbulgo atentatua dela eta

Udalak eguen eguerdirako elkarretaratzea deitu du Istanbulgo atentatua dela eta
2016/06/29 10:47 eta kitto!
Udalak atzo Istanbulgo aireportuan izandako atentatua dela eta Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) egindako 5 minutuko elkarretaratze isilerako deialdiarekin bat egingo du eta, beraz, bihar 12:00etan Eibarko udaletxearen parean kontzentrazioa egingo du. Atentatuaren harira egindako idatziak jasotzen duenez, "Eibarko Udalak irmotasunez gaitzesten du bart gauean Turkian, Istanbulgo Atatürk aireportuan, izandako atentatua, zeinaren ondorioz dozenaka lagun hil diren eta ehundik gora zauritu diren. Eibarko Udalak terrorismoaren basakeriaren eta indarkeria indiskriminatuaren aurkako erabateko gaitzespena agertzen du eta 5 minutuko elkarretaratzean isilean parte hartuko du bihar, ekainak 30 (osteguna), 12:00etan, udaletxeen aurrean, hildakoekiko eta beraien senideekiko laguntza eta elkartasuna adierazi nahian. Eibarko Udalatik elkartasunezko besarkada eta hurbiltasunezko sentimendurik sakonena bidali nahi zaie Istanbulgo hiriari eta Turkiako herriari, bai halaber eragindako pertsona guztiei eta beraien senideei, une latz hauetan".