Untzagako jubilatuen erakusketa eta abesbatzaren emanaldiak

Untzagako jubilatuen erakusketa eta abesbatzaren emanaldiak
2016/12/08 eta kitto!
Untzagako jubilatu etxeko bazkideek puntuz egindako zein jositako lanekin erakusketa zabalduko dute martitzenean. Abenduaren 13tik 20ra egongo da ikusgai, astelehenetik barixakura 19:15etik 21:15era eta zapatu eta domeketan, berriz, 12:00etatik 14:00etara. Horrekin batera, egun horietan Imanol Larrabeitiren margolanak ikusteko aukera izango da oraindik.
Bestalde, Untzagako jubilatu etxeko abesbatzak emanaldi bi eskainiko ditu datorren astean: martitzenean, 16:30ean Donostian abestuko dute, San Vicente elizan eta hurrengo egunean, eguaztenean, 16:30ean Mutrikun, Gipuzkoako XVII. Abesbatzen Topaketaren egitarauaren barruan.