UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du gaur arratsaldean Eibarren 

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du gaur arratsaldean Eibarren 
16 Urt
11:22

Gaur arratsaldean, 18:30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak Eibarren egongo dira,  Portalea Kultur Etxearen Areto Nagusian (Bista Eder, 10), unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematen. Ekitaldia elebiduna izango da. Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »