Santaeskean ibili dira herriko hainbat talde, koplak kantatzen

Santaeskean ibili dira herriko hainbat talde, koplak kantatzen
2018/02/04 eta kitto!
Herriko beste talde batzuk bezala, ...eta kitto! Euskara Elkarteak ere ohiturari eutsi dio eta, ume eta helduek osatu duten taldearekin, Urkizu inguruan santaeskean ibili dira gaur eguerdian. Kalejira amatzean, euskara elkartera itzuli eta han txokolatearekin amaitu dute ekitaldia.

https://youtu.be/vX_ABpH3SKI

IMG_5020 IMG_5021 IMG_5023 IMG_5025

Santa Ageda bezpera ospatzeko beste kalejira batzuk antolatu dituzte: Eibarko Sarek Legarreko frontoian hasi du ibilbidea, eguerdian, eta Untzagako jubilatu etxeko abesbatzak ere goizetik egin du santaeskea. Arratsaldean, berriz, Sostoa abesbatza ibili da kantuan eta Juan Bautista Gisasola Musika Eskolakoek bihar, Santa Ageda egunean egingo dute kalejira, 17:00etan.

https://youtu.be/luQpu7ZikUc

IMG_5032